INFANTIL MAILAKO ESPAINIAKO NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE INVIERNO

IÑIGO IBARBURU: TXAPELKETA BIKAINA, 10. POSTUA 100 LIBREN  eta 8. POSTUA 100 TXIMELETAN MARKA PERTSONALA EGINEZ



Txapelketa bikaina egin du Iñigok Sabadell-en. Bere estreineko aldian 100 libre frogan 10garren postuan sailkatu zen eta 100 tximeletan 8garren izan zen. Azken froga hontan bere marka pertsonala hobetu zuen 1'04''93 eginez. Froga berean, pasean, 50 timeletako marka pertsonala ere egin zuen 29''80 denborarekin.



OSTEGUNA

Ostegunean, sentsazioak hartzen
Ostegun goizean atera ginen Lasartetik. Goizeko 11etan Izarraitz-eko Jorge eta Ainhoa jaso eta martxa Sabadell-era. Aurretik 6 orduko bidaia geneukan. Luze baina ondo joan da bidaia. Bazkaltzeko geldialditxo bat egin ondoren, zuzenean igerilekura joan ginen ( horiek bai direla fundamentuzko instalazioak). Igeri pixka bat egin, sentsazioak hartu, eta hotelera. Hotelean konfusio txiki baten ondoren hartuta geneuzkan gelak eman, afaldu eta ohera, hurrengo egunean pentsatzen jada.


OSTIRALA

Ostiralean goizeko 7etan jaiki gera gosaltzeko. Gaurkoa Espainiako Txapelketa batean Iñigoren estreinaldia izan da, eta ez du batere gaizki egin. Goizeko saioko lehen frogan hartu du parte, 100 libre frogan 58''35 denbora eginez. Ez du bere marka onena egin baina baina Euskadiko Txapelketan egindako marka hobetu du. Berriro ere, hemen, Sabadell-en Espainiako minima egitea zen helburua eta horixe egin du. Oso ondo. Azkenean 10garren sailkatu da. Hemen behean Iñigok egindako 100 libre frogaren grabaketa ikusi dezakezue.
Bideoa kargatzen den bitartean Iñigo hementxe dagoela aprobetxatuz, galdera motz batzuk egingo dizkiogu Jorgek eta nik:
> Irakurri duzun azken liburua ?  Bila nazatela
> Janari bat? Txuletoia
> Ikusi duzun azken filma?  Torrente 3
> Irla huts batera zer eramango zenuke? Jana
> Abesti bat? Bisai berriak ( Berri Txarrak)
> Igeriketa estilo bat:  Tximeleta
> Gustuko igerilari bat: Michael Phelps
> Gustuko duzun entrenamendu mota bat: Belozidadia
> Gustuko ez duzun entrenamendu mota bat: Tola
> Zure lehen esperientzia Espainiako txapelketan, bi hitzetan: Ikeaarrizko nerbiosismua
> Neskengan, zer duzu gustuko? Izaera
> Nolako izaera? Ona
> Norbait faltan botatzen dezu?? bai, baño ez
> Biharko gogoz? A por TODAS

IÑIGO IBARBURU 100 LIBRE

LARUNBATA

Gaur goizean lo pixka bat gehiago egin dugu. 9etan gosaldu eta Jorge eta Ainhoarekin batera igerilekura joan gara Urbateko Ander Izagirre-ren 50 libre froga ikustera. Izugarria, Anderrek brontzezko domina lortu du ! Zorionak Ander eta zorionak Edu!
Honela Iñigo txapelketan gehiago sartzen joan da, arratsaldean zeukan 100 tximeleta frogan gehiago pentsatzen. Goizekoa ikusi ondoren, gipuzkoar guztiok batera (hotelekoak) bazkaltzera joan gara. Atsedenaldi txiki bat eta berriro igerilekura, Beroketa lasai baten ondoren, 18ak aldera Iñigoren txanda izan da. Honelako txapelketa batean aurpegia eman behar dela jadanik ulertua zuen Iñigok eta horixe egin du: irteera ona eta 50eko pasea 29''80an egin ondoren, amaiera arte indartsu jarraitu du eta bere marka hobetzea ere lortu du ! Azkenean 1'04''93 eta 8garren postua, bikain!!

Honekin, oso gustura amaitu dugu txapelketa, oso gustura egindako lanarekin eta izan dugun giro bikainarekin. Gurekin hotelean izan diren beste talde gipuzkoarrak agurtu (animo denei geratzen zaizkien frogekin) eta etxera buelta. Bihar ondo irabazitako atsedena.

Bueltako bidean Haitzek Euskadiko txapelketan egindako markaren berri eman digute. 28''91 50 tximeleta frogan eta seigarren postua. Emaitza bikaina eta bihar 100 eta 200 tximeleta frogetan egin dezakeenaren aurrean esperantza handiak, animo Haitz!

Hemen behean Iñigoren 100 tximeleta froga uzten dizuet, zuek ere berak bizi izan duen txapelketaren zatitxo bat gehiago ikus dezazuten. Gozatu!!

IÑIGO IBARBURU 100 TXIMELETA

Iruzkinak

  1. ja ja ja txuletoia!! suerte tximeletan txapeldun!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa Iñigo !
    Zorionak egin duzun txapelketagatik !!
    Benetan ondo aritu zara eta esperientzia ederra hartu dezu.
    Animo eta segi lanean !!

    ErantzunEzabatu
  3. Aber Borja zuk jarri nahizuna baño ez dala agertzen bideoa!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario