GIPUZKOAKO KLUBEN KOPA | COPA DE GIPUZKOA DE CLUBES

27 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 15 ERREKOR BERRI eta ERRELEBOTAKO 7 MARKA BERRI Gipuzkoako Kluben Kopan

  • Ander Lazkano bikain estreinatu da 1500, 400 eta 200 libre frogetan eta 4x200 libre erreleboan
  • Mikel Esnalek dena hobetu du aurreko urteko lehortearen ondoren, tartean 50, 100 eta 200 libre frogak
  • Mutilek 4. postuan amaitu dute, Urbat-en atzetik

Txapelketa emankorra izan da Gipuzkoako Kluben Kopa emaitza aldetik. Gure igerilariek markak hobetzen jarraitzen dute eta bikain aritu dira. 


LARUNBATA

Goizeko jardunaldia 1500 libre frogarekin hasi genuen. Bertan Ander Lazkano eta Kevin Iglesias izan genituen. Biek marka pertsonalak egin zituzten, baina erabat aipatzekoa da Ander Lazkano masterrak egindakoa. Bere lehenengo txapelketa ofizialen bikain defendatu zen eta 20'55''10 denborarekin 9garren sailkatu zen. Bikain Ander igerian eta bikain jarreran, taldeari laguntzeko lehiatzera animatuz. Zorionak eta milesker Ander!! Bihar beste txanda bat!!

Goizeko beste albiste pozgarria Mikel Esnalena izan zen. Kanpoan ikasten egoteagatik aurreko urtean bere marka ezin hobetuz ibili ondoren, aurten esfortzu bikaina egiten ari da entrenamenduak bere kabuz burutuz, eta asteburu hontan bere fruitua eman du. Mikelek bere 100 libreko marka hobetzea lortu zuen 54''50 eginez. Benetan poztu gintuen emaitzak, batez ere beragatik. Zorionak Esnal! Animo lanean jarraitzeko!

Gainontzean, eta bi albiste hauek beste igerilarien lana itzalean utzi gabe, denak bikain ibili ziren. Kevin Iglesiasek 1500 libreko marka hautsi zuen (19'50''67), Naiara Lizasok 100 librekoa (1'10''13), Itsaso Tolosak 50 bizkarrekoa (33''22), Unai Buenok ere froga berean marka hautsi zuen (34''56) eta baita 100 estiloak frogakoa ere (1'16''58), Iñigo Ibarburuk eta Mikel Sotok 200 estiloetakoa (lehenak 2'30''36 eta bigarrenak 2'56''79, Euskadiko gutxienekora gehiago gerturatuz), Mikelek berak 100 bularrekoa (1'28''09), Jone Vazquez -ek 800 librekoa (11'29''80), Oier Mitxelenak 100 bularrekoa (1'22''34), Asier Lopez de Arregik 50 tximeletakoa (29''65) eta Mikel Esnalek 100 librekoaz gain 50 bizkar frogakoa ere hobetu zuen (29''68).

Marka pertsonalez gain neskek 4x50 estiloak erreleboko marka hobetzea lortu zuten eta mutilek 4x100 libre eta 4x200 libre erreleboetakoak.


IGANDEA

Igandeko saioetan bide beretik jarraitu genuen. Igerilariek markak hobetzen jarraitu zuten. Igande goizeko lehenengo frogan 4x50 libre erreleboan neskek 3garren postuan amaitu zuten taldeko errekor berri bat jarriz (2'03''17). Mutilak bigarren izan ziren, hauek ere taldeko errekor berria jarriz (1'44''46).


Goizeko froga indibidualetan ere bikain aritu ziren. 200 libre frogan Jone Vazquez-ek (2'42''11), Mikel Esnalek (2'02''55) eta Ander Lazkanok (2'21''30) marka pertsonalak egin zituzten eta Kevin Iglesiasek gauza bera egin zuen 50 bular frogan 39''79 eginez.

Goizeko jardunaldia amaitzeko beste errelebo bat, nesken 4x100 libre froga. Neskak laugarren izan ziren 4'35''16 markarekin taldeko errekor berri bat jarriz.

Arratsaldeko saioan, Mikel Esnal nagusi izan zen 50 libre frogan bere marka pertsonala hobetuz eta 24''91 eginez. 100 bizkar frogan Itsaso Tolosak (1'10''41) eta Unai Buenok (1'16''23) marka pertsonalak egin zituzten. Gauza bera Jone Vazquez-ek, Naiara Lizasok eta Ander Lazkanok 400 libre frogan, lehenak 5'39''46, bigarrenak 5'33''21 ( 200 pasean ere 200eko marka hobetuz) eta hirugarrenak 5'11''43.

Txapelketa amitzeko 4x100 estiloak froga izan genuen. Mutilak hirugarren izan ziren taldeko marka berdinduz. Errelebo hontan gainera, Mikel Esnalek 100 bizkarreko marka pertsonala egin zuen (1'05''64).
Neskak bosgarren izan ziren taldeko errekor berri bat jarriz (5'09''21). Nesketan Itsaso Tolosak froga indibidualean egindako 100 bizkarreko marka berriro hobetu zuen, 1'10''21 eginez.

Orokorrean, taldekide guztien aldetik jarrera bikaina, giro ederra eta marka asko izan ditugu txapelketa hontan. Asteburu benetan gogorra izan bada ere denek bikain erantzun dute, beti bezela.

Sailkapen nagusian mutilak laugarren izan dira azkenean eta ezin izan dute aurreko urteko hirugarren postua berretsi. Hala ere, aurreko urtean baino puntuazio altuagoa izan dute. Neskak zortzigarren izan dira (kopurua ez baita froga guztiak ondo betetzeko iristen, baina lehiatu dutenak bikain ibili dira). Taldea orotara bosgarren izan da, aurreko urtean bezela.


Ander Lazkanok egindako aportazioa bezelaxe benetan garrantzitsua izan da Alazne Egiazabal eta Unai Buenok egindakoa. Biak arrazoi desberdinengatik lehian ibili ezin izan arren, txapelketa hontan taldearekin egon nahi izan dute eta ahal izan duten onenean laguntzen egon dira. 

AUPA EKIPO !! AU!! AU!! AUUUU!! 

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Argitaratu iruzkin bat | Publica un comentario