KRONIKA: INFANTIL MAILAKO EUSKAL HERRIKO NEGUKO TXAPELKETA

18 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 4 ERREKOR BERRI, ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO 5 SAILKAPEN, 3 URRE, 5 ZILAR eta 4 BRONTZE Galdakaoko Urretan
Maila paregabea eman zuten gureek Infantil mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketan

Pasa den asteburua bikain aritu dira gure infantilak Galdakaon. Betan Infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan aritu dira Aintzane Sarobe, Nerea Santos, Nora Imaz, Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla eta Iker Felipe.


Emaitza bikainak lortu dituzte gure sei igeriari hauek eta gutxi izanda ere, podiumean eta emaitza aipagarrietan altua izan de euren presentzia. Guztira 18 marka pertsonal, taldeko 4 errekor berri, Espainiako Infantil mailako Neguko Txapelketarako 5 sailkapen, 2 urre, 6 zilar eta 4 brontze lortu dituzte gure sei igerilariek Urreta kiroldegian.

Marka Pertsonalak
Marka pertsonalei helduta, ia kasu guztietan igerilari guztiek parte hartutako 3 probatan marka hobekuntzak izan dituzte: Aintzane sarobek 50, 100 eta 200 librean marka hobekuntzak lortu zituen, Nora Imazek 200, 400 eta 800 librean, Eneko Elizasuk 400, 800 eta 1500 librean, Unai G. Somovilla-k 100 tximeletan, 100 bular proban eta 200 metro lau estiloetan, Nerea Santos-ek 1500 eta 800 librean eta Iker Felipe-k berriz 50 librean. Nerearen kasuan, banakako probatako 800 eta 1500 metroko markak hobetu arren, tartean 400, 200 eta 100 libreko marka pertsonalak egitea ere lortu zuen.

Aintzane Sarobe, 100 librean minututik jaisten taldeko lehen emakumezkoa
Aintzane Sarobek, lehiaketa honetan, taldekideok aspaldi espero genuen balentria lortu zuen, emakumezko batek lehen aldiz 100 libea minututik jaistea. Proba horretan 59,86 eginez Aintzanek taldeko historiare zati txiki bat bereganatu du, historikoki emakuezko taldekide azakrrena bihurtuz eta minututik jaisten lehen emakumezko taldekidea bihurtuz. 




Dominak
Hauek izan dira pasa den asteburuko txapelketan gureek lortutako domina sorta
Urreak
  • Nerea Santos-ek 1500 librean, 18:13,92 
  • Aintzane Sarobek 50 librean, 27,88
  • Nora Imazek 800 librean, 9:30,36
Zilarrak
  • Nora Imazek 400 librean, 4:39,74
  • Aintzane Sarobek 100 librean, 59,86
  • Aintzane Sarobek 200 librean, 2:11,57
  • Eneko Elizasuk 1500 librean, 17:49,64
  • Nerea Santos-ek 800 librean, 9:35,88

Brontzeak
  • Eneko Elizasuk 800 librean, 9:22,43
  • Eneko Elizasuk 400 librean, 4:30,98
  • Unai G. Somovilla-k 200 lau estiloetan, 2:22,12
  • Nora Imazek 200 librean, 2:13,42

Taldeko Errekor berriak
Egindako txapelketa bikainarekin gureek zenbait taldeko errekor berri ezartzea lortu zuten. Aipagarriak, zalantzarik gabe, Aintzane Saroberen 50 libreko 27,88a eta 100 libreko 59,86a, biak ere 15 urteko eta absolutu mailako taldeko errekor berriak. Aldi berean, Eneko Elizasuk 800 libreko 15 urteko taldeko errekor berria 9:22,43an utzi zuen eta Unai G. Somovilla-k 100 metro bular probako 16 urtekoa berriz 1:13,42an.



Espainiako Gutxieneko berriak
Egindako marka bikainekin, Aintzane Sarobek eta Nora Imazek Espainiako Txapelketarako guxienko berriak eskuratu zituzten. Alde batetik, Aintzane Sarobek, lehendik zuen 100 librekoa berretsi eta hobetu zuen eta 50 librekoa lortu. Bestetik, Nora Imazek, lehendik zuen 800 librekoa 15 segundutan ondu zuen eta 400 eta 200 libreko gutxienekoak lortu zituen.

Modu horretan, biak Gijonen izango dira taldea ordezkatzen. Hori, martxoaren 14tik 17ra bitarte izango da.


ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak