Lan eskaintza: ENTRENATZAILEA BEHAR DA


BURUNTZALDEA IKT Igeriketa taldeak entrenatzaile berri baten beharra dauka entrenamendu talde desberdinekin lana egiteko. Hori dela eta, proposamenak eta kurrikulumak jasotzeko epea zabaltzen du lan poltsaren bitartez.

BIDALI BEHARREKOA
  • Jarraian dagoen inprimakia bete eta bidali behar da. Bertan nork bere kurrikulum pertsonala igotzeko aukera izango du. 
                🗎 ESKAERA ORRIA

BALORATUKO DENA
  • Kirolaren inguruko ikasketak
  • Igeriketaren inguruko ikasketak
  • Ikasteko borondatea eta igeriketarekiko gustua
  • Esperientzia
  • Igerilari ohia izatea
  • Kotxeko karneta eta ibilgailua izatea
ESKAINTZEN DENA
  • Berehalako hasiera, denboraldi amaiera arte iraungo duena.
  • Kontratua, ezaugarrien arabera epealdi mugatukoa edo mugagabekoa izan daitekeena.
BETEBEHARRAK
  • Benjamin, alebin, infantil eta junior kategoriako haur eta gazteen entrenamenduak prestatu eta burutzea (astelehenetik ostiralera, arratsaldez).
  • Egokitzen denean, txapelketetara joatea (normalean larunbat arratsaldez).


Burunpower! - BRNPWR!
ELKARBANATU | COMPARTELO

Iruzkinak